|
Maria Luisa Amigo Fernandez Arroiabekoa Bilbon jaio zen, eta hiribildu honetan bizi da. Filosofian doktorea eta Deustuko Unibertsitateko katedratiko emeritua da. Aisialdiaren eta filosofiaren arloetako liburu batzuk idatzi ditu, baita hainbat ikerkuntza artikulu ere, besteak beste, Juan Ramon Jimenez poetari eskainitakoak nabarmentzekoak direla.
Azken urteotan ipuin batzuk argitaratu ditu, adibidez, Araitz, Ixone y Unai en el parque de los patos edo Platero y las palabras olvidadas. Orain dela bost urte Misterioak Unibertsitatean liburu sorta argitaratzen hasi zen El secreto de CAVE CANEM tituluko idazlanarekin, eta segidan El tesoro de los sabuesos eta El hallazgo de las joyas escondidas agertuko ziren, Deustuko Unibertsitateko giroan gertatzen den trilogia osatu arte. Argitaratu dituen azken bi liburuak Piratas en el colegio; Zisne beltzaren misterioa. Rara avis eta El misterio del cisne negro. Rara avis dira, eta hauetan Bilboko ikastetxe alemaneko ume talde baten abenturak kontatzen ditu.
|